Manex Buru Beltz Axuriak mendia baliatzen duten etxaldeetakoak dira eta osoki beren amaren esnearekin elikatuak dira. Arrazari eta hazia izaiteko manerari esker, haragiak gustu biziki goxoa eta fina du. Orokorrean, axuriak 45 egun aitzin kalitzen dira. Axurien ekoizpena sasoinen araberakoa da, abendutik apirilera irauten du. Manex Buru Beltz axuria Slow Food mugimenduarengandik « Sentinelle » produktu bezala ezagutua da.
Euskal Herrian, gehienetan axuria Pazkoz familiako bazkarien kari jaten da, baina tokian berean saldutako axuri kopurua mugatua da. Axurien gehiengoa Españara igorria da urte bukaerako pesten kari. Buru beltza hazkuntzak iraunkorragoak izaiteko, Buru Beltza elkarteak lanketa bat eramaiten du lokalki salbideak atxemaiteko eta prezio onargarriak lortzeko.

« Les qualités gustatives de la manex tête-noire sont indéniables et rendent cette race unique : bien que très juvénile, la viande est savoureuse, dotée d’un vrai caractère et d’une tenue que sa jeunesse ne laisse pas imaginer (les agneaux sont abattus entre trente et soixante jours). Même après une longue cuisson, elle reste ferme, tout en étant d’une grande tendreté. C’est un morceau de roi, le caviar des agneaux. »
— Sophie Brissaud, journaliste culinaire