Buru BeltzaBuru Beltza
  • ACCUEIL
  • LA RACE MANEX TÊTE NOIRE
  • L’ASSOCIATION
  • ACTUALITÉS
  • LES PRODUITS
    • LES FROMAGES
    • LES VIANDES
    • VENTE DE PRODUITS EN DIRECT DE LA FERME
    • LA BOUTIQUE BURU BELTZA
  • ANNONCES
  • CONTACTEZ-NOUS
  • ADHERER
  • frFrançais
© Buru Beltza 2019
Brebis du pays Basque

BURU BELTZA ARDIA

BURU BELTZA ARDIABuru Beltza30/01/201912/08/2019
Manex Buru Beltza, orokorrean, Euskal Herriko mendi guneetan hazia da : Garazi-Baigorri, Oztibarre-Iholdi eta Xiberuan
01 Ezaugarriak

Manex Buru Beltza, Euskal Herriko mendi guneetako ardi arraza da. Manex Buru Beltza, AOP Ossau-Iraty sormarkako arrazen artean, mendian denbora gehien egoiten den arraza da, bortuan 6 hilabete pasatzen ahal ditu. Mendia baliatzen duten sistima iraunkorretan hazia, lurraldearen baldintzei eta uda bortuan iragaiteko egokitua da. Arraza honek bizi luzetasun haundia du eta axurien hazteko gaitasun onak ditu.

Arrazaren estandarrari doakionez, Buru Beltzaren ezaugarri nagusiak ondokoak dira : burua eta zangoak beltzak ditu, adarrak borobilduak ditu, burua fina eta hertsia du eta artilea xuria eta biziki luzea du, 30 cm-ko luzaera lor dezake. Buru Beltzaren estandarraren ezagutarazteko, txapelketa desberdinak antolatuak dira urtean zehar ; Bortuaren egunean edo Aldudeko ferian adibidez.

02 Kopuruak

2018an, 74 000 ardi Buru Beltza ziren. Gaur egun, departamenduko tokiko arrazen artean, kopuru ttipiena duen arraza da, 278 000 Buru Gorri eta 80 000 Basco-Béarnaises izanki. Alta, 80. hamarkadan, 200 000 ardi Buru Beltza ziren. Produktibitatea helburutzat izanki, laborari anitzek, arrazaz aldatzeko hautua egin zuten, Buru Gorrietara pasatuz, esnearen emankortasunari doakionez hobekuntza genetikoa fiteago aitzinatzen baitzen. Ohar gaitezke arraza aldaketarekin betan, sistima eta lan usaiak direla aldatzen ; (intentsiboagoa, mendiaren erabilpena emeki-emeki guttituz).
Ondorioz, Manex Buru Beltzen troparen %60a desagertu da.
Gaur egun, departamenduan, 300 etxalde Buru Beltzekin bakarrik ari direnak konda daitezke eta beste 100 bat etxalde bi arrazekin lanean ari direnak, Buru Beltzekin eta Buru Gorriekin.

03 Kokapena

Manex Buru Beltza departamenduko 3 tokiko arrazen artean indartsuena eta egokiena izanki, euskal mendietako gune zailenetan hazia da. Etxaldeen % 75a Xiberuan, Iratiko oihanean eta Aldudeko ibarran aurkitzen da.

Kopurua apaltzen ari
Azken 30 urteetan, kabalen kopurua pixkanaka ttipitu da. Apaltze hau, hazle anitzek buru beltza uzten baitute, arraza emankorragoak hautatuz (Manex Buru Gorria, Lacaune), eta etxalde anitz segidarik gabe gelditzen baitira gertatzen da.
Arraza kopuruetan
74000
Ardi gaur egun
60
40 urtez kabala kopuruaren %60 aren apaltzea
300
Etxalde Buru Beltzekin
4
ala 6 hilabetez mendian
© Buru Beltza 2019 | Made with ♥ by Bixoko Agentzia
Mentions légales
  • ACCUEIL
  • LA RACE MANEX TÊTE NOIRE
  • L’ASSOCIATION
  • ACTUALITÉS
  • LES PRODUITS
    ▼
    • LES FROMAGES
    • LES VIANDES
    • VENTE DE PRODUITS EN DIRECT DE LA FERME
    • LA BOUTIQUE BURU BELTZA
  • ANNONCES
  • CONTACTEZ-NOUS
  • ADHERER
  • frFrançais
© 2019 Buru Beltza